Gabon hauetan… oparitu ezazu Ingurugiro eta Gizarte Justizia!

 In Uncategorized @eu

Gabon hauetan… oparitu ezazu Bidezko Merkataritza!

Urtero bezala, gure dendan abenduaren 1etik urtarrilaren 5era Bidezko Merkataritzaren Gabonetako kanpaina antolatu dugu, gure elkarteko pertsona boluntarioei esker, Bidezko Merkataritzan produktuen erakusketa eremua eta salmenta ordutegia larunbatetan 14:30etaraino zabalduz.

Besteak beste, garai honetan tradiziozkoak diren TURROIAK, italian oso ospetsuak diren PANETONE-ak edo GOJI BAYA ETA KALABAZA, KINUA eta KAKAO HAZIZ hornitutako TXOKOLATE BELTZA dira elikagari produktu aipagarrietako batzuk. Bestetik, BANBU EKOLOGIKOZ eginiko EDALONTZI KONPOSTABLEAK edo BIDEZKO MERKATARITZA eta KOTOI EKOLOGIKOKO PIJAMAK dituzue gure denan eskuragarri. Azkenik, gure elkartea medicusmundi Araba-ren 50.urteurrena dela eta kaleratu berri dugun KAFE %100 ARABIKA bikaina eskaintzen dizuegu.

 

GABONETAKO KANPAINAREN BIDEOA 

Gabon hauetan saskiek BIDEZKOA daramate!

Bigarren urtez jarraian Gabonetako Saskien Katalogoa duzue eskuragarri; bertan kalitatezko Bidezko Merkataritza produktuez osatutako lote ezberdinak aurkituko dituzue. Saski hauekin norbaiti opari polita egin eta pertsona, familia eta komunitate askoren bizi baldintzak hobetuko dituzue.

 

Katalogoa ikusteko sakatu HEMEN / Para descargar el Catálogo pincha AQUÍ

Gehiegikerien data hauetan, medicusmuni Araba-tik kontsumo arduratsu eta justuago bat sustatzen jarraitu nahi dugu, gasteizko biztanleriari bere senide eta lagun maiteei beti Bidezko Merkataritzako etiketa duten kalitatezko produktuak oparitzeko aukera emanaz

 

 

Recent Posts

Leave a Comment

0

Start typing and press Enter to search