DEIALDIA

medicusmundi Araba Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bidezko Merkataritzako I. Sukaldaritza Lehiaketa antolatu du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, gazteengan kontzientzia kritikoa sustatzeko mundu mailan dauden desparekotasun eta bidegabekeria sozialen eta egoera horiek gainditzeko aukeren inguruan.

 

1.HELBURUA

Ekimen honen helburua da euskal gazteen artean eta, bereziki, sukaldaritzaren munduari lotutako gazteen artean, interesa piztea euren etorkizuneko jardun profesionala mundu justuago bat eraikitzea helburu duen Bidezko Merkataritzarekin eta tokiko ekoizpen ekologikoarekin lotzeko.

Frogatu egin nahi dugu posible dela eguneroko dietan sartzea nutrizio-ezaugarri bikainak izateaz gain komunitate eta populazio behartsuen garapena «elikatzen» laguntzen duten produktuak.

Horretarako, lehiaketaren proposamena da BMkoak, tokikoak eta ekologikoak diren osagaiekin egindako platerak aurkeztea.

Jaki zaporetsuak nahi ditugu,  baina ez zaporetsuak soilik dastatzean, baita haien nutrizio-gaitasunengatik eta nekazari eta baserritarren giza eskubideetan eta ingurumenean duten eragin positiboagatik ere.

 

2.PARTE HARTZAILEAK

EAEn bizi, ikasi edo lan egiten duten pertsonek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, edozein dela ere euren nazionalitatea, baldin eta 2021ean 18 urte bete badituzte eta 29 urte (adin hori barne) baino gehiago ez badituzte.

Errezetek argitaragabeak izan beharko dute, ezin dira aurkeztuak izan antzeko beste lehiaketa batera eta ezin dira izan aurretik helburu komertzialekin erabilitakoak.

 

3.AURKEZTEA ETA EPEAK

3.1. IZEN-EMATEA ETA PROIEKTUAK AURKEZTEA

Izen-emateko epea ekainaren 15ean irekiko da, eta proposamenen aurkezpena itxi baino egun bat lehenago amaituko da, hau da, irailaren 14an. Hemen klik eginda eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez egingo da.

Lehiaketan parte hartzeko eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri horiek guztiak onartzea.

Errezetak 2021eko irailaren 15era arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango dira, helbide elektroniko honetan: alava@medicusmundi.es, edo google drive-n bitartez, gaian norberaren ezizena eta «sukaldaritza lehiaketa» adierazita.

Parte-hartzaile bakoitzak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Bideo-formatuan edo argazkien bidez, bi platerak prestatzeko prozesua (lehen platera eta postrea).
  • Erabilitako osagaiak, horien jatorria eta errezetak azaltzen dituen memoria.
  • Aurkeztutako errezetak originalak direla eta ez direla saritu edo beste lehiaketa batean aurkeztu dioen zinpeko aitorpena.

 

3.2.BEHIN-BEHINEKO eta BEHIN-BETIKO ERABAKIAK

Lehenengo fasean, epaimahaiak jasotako 10 proposamenen aurre-hautaketa egingo du, eta irailaren 25ean jakinaraziko da. Urriaren lehen astean, Gasteizko erdigunean egingo den azken probarako, dei egingo zaie aurrez hautatutako errezeten egileei. Hautatutako pertsonek aurkeztutako plater bat prestatu beharko dute.

Epaimahaiaren behin-betiko erabakia apelaezina izango da, eta urriaren 15ean hartuko da. medicusmundi Arabak hiru irabazleen izenak argitaratuko ditu bere webgunean eta sare sozialetan, eta eurekin harremanetan jarriko da.

 

4.EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Honako balorazio-irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Erabilitako osagai ekologiko, tokiko eta BMkoak.
  • Plater bakoitzaren zaporea.
  • Lantzeko zailtasuna.
  • Proposamenaren originaltasuna.

5.EPAIMAHAIA

Epaimahaia euskal sukaldari ezagun batek, Bionekazaritzako ordezkari batek eta medicusmundi Arabako ordezkari batek osatuko dute.

Ezin izango dute lehiaketan parte hartu ez epaimahaikideek, ez kontratatutako langileek, ez elkarte honetako zuzendaritza-batzordeetako pertsonek, ezta haien zuzeneko senideek ere.

 

6.SARIAK

Aurkeztutako errezeta guztiak euskarazko eta gaztelaniazko errezeta-liburu batean argitaratuko dira, eta gero (2022) estatu osoko BMko dendetan eta online jarriko da salgai. Salmentaren etekinak Bidezko Merkataritzako proiektuetarako izango dira.

Lehiaketaren irabazleek, gainera, BMko produktuen saski bana jasoko dute, 200€-ko balioa dutenak.

Medicusmundi Arabak konpromisoa hartzen du 2022tik aurrera errezeta irabazleei ahalik eta zabalkunde handiena emateko, telebistako sukaldaritza-espazio batean agertzea negoziatuz, bai eta hainbat komunikabidetan eta sare sozialetan elkarrizketak egitea ere.

 

7.AZKEN ARAUAK

Epaimahaiak eskumena eta ahalmena izango ditu sor daitezkeen ezustekoak ebazteko, bai eta oinarri hauetan aurreikusi ez den beste edozein gorabehera ebazteko ere.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan ezarritako xedapen guztiak ezagutzea eta onartzea dakar.

Parte-hartzaileek onartu egiten dute lehiaketa kudeatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua, eta beren gain hartzen dute aurkeztutako lanen egiletza.

Zinpeko deklarazioetan betetako datuak faltsuak badira, ez dira onartuko.

Antolakuntzak saritutako errezetak jabetza esklusiboa eskuratzeak barne hartzen du ustiapen, banaketa, erakusketa, dibulgazio, erreprodukzio, eraldaketa, komunikazio publiko eta abarretarako eskubide oro, eta, oro har, legez eskualda daitekeen edozein eskubide, ahalik eta adierarik zabalenean eta legeak ahal duen irismen handienarekin.

Errezeta irabazleak merkaturatzeko, antolakuntzak aldaera eta egokitzapen txikiak egin ahal izango ditu, egitea eta erreproduzitzea erraztu eta aurrezteko.

0

Comienza a escribir y presiona Enter para buscar