Productos socialmente responsablesAbian da Errigoraren udazkeneko kanpaina, euskararen sustapena eta elikadura subiranotasunaren alde
errigoratxostena16-17-3-7

Abian da Errigoraren udazkeneko kanpaina, euskararen sustapena eta elikadura subiranotasunaren alde

Aurten bi saski izango dira aukeran: zuria eta beltza. Azaroaren 8a bitartean egin daitezke eskaerak.

Abian da Errigora ekimenaren Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka ikasturteko lehen kanpaina eta azaroaren 8ra bitartean, Nafarroa hegoaldeko produktu ezberdinez osatutako saskiak eskatzeko aukera egongo da. Beti bezala, saskiaren balioaren %25 eremu horretako euskalgintzako hainbat eragileri bideratuko zaio.

Beste urte batez Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigora eragileek bat egin dute, udazken honetako kanpaina aurkezteko.

Kanpainaren barruan, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskiak eskaintzen dituzte 50 euroren truke. «Hamabost ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sortak. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna», azpimarratu dute sustatzaileek ohar baten bidez.

Ekimenak helburu bikoitza du. Batetik, bertako ekoizpenari bultzada ematea, eta, bestetik, saskien balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratzea.

Bi saski aukeran; zuria eta beltza. 

errigoratxostena16-17-3-7

Aurten, gainera, eskaintza zabaldu egin da, gero eta ekoizle gehiagoren parte hartzeari esker. Hortaz, bi saski izango dira aukeran: zuria eta beltza. Sei produktu konpartitzen dituzte saski biek, baina gainontzeko zazpiak desberdinak dira, eta produktu berriak saski zurian pilatzen saiatu dira. «Berritasunen artean, batetik, egunerokoan sarri erabili arren, hemengoak bertakoak baditugula gutxik dakiten produktuak (arroza edo ozpina, esaterako) ditugu eta, bestetik, bertako lehengaiekin prestatutakoak (pasta, pastak, teilak…)».skaera egiteko modua

Eskaera egiteko bi aukera daude;

1. Gure dendan eskuagarri duzuen eskaera orria bete eta AEKren euskaltegietako batean (Aranan, Judimendin edota Lakuabizkarran) edota Alkartetxean (San Prudentzio kalean) entregatuz.

2. On-line egin Errigoraren web orrian.

s

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labo.

Warning: Trying to access array offset on value of type bool in /var/www/vhosts/dendamundi.com/httpdocs/wp-content/plugins/konsept-core/inc/shortcodes/image-gallery/image-gallery.php on line 165

No products in the cart.